Monteko Tourreko porrako irabazleak 26.856 euro irabazi ditu guztira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 28a

Banatu dituzte Monte tabernan Tourreko porrako sariak. Aurten, Laudiora joan dira sari potoloenak; izan ere, lehenengo, bigarren, hirugarren eta seigarren sariak pertsona berak eraman ditu. Guztira 26.856 euro irabazi ditu Laudioko Jonek. Sari banaketa ekitaldian Iban Velasco eta Markel Irizar txirrindulariek parte hartu zuten.

Juan Carlos Davila Monte tabernako arduraduna pozik zegoen aurten porrak izan duen arrakasta ikusita. Hala ere, tristura puntu bat bazuen sari potoloena ez zelako "hemen geratu".

Errekorra hautsi dute beste behin ere

Marka guztiak hautsiz 1.120 lagunek eman dute izena aurtengo porran.

Sari nagusiek Laudio aldera alde egin dute. Lehenengo saria, bigarrena, hirugarrena eta seigarrena pertsona berak irabazi ditu. Atzo, irabazlea ez zen sari ekitaldian egon Kuban zegoelako ezkontzen. Haren lagunak egon ziren Monte tabernan.

Irabazleak:

  • 1. Melsis V 13.428 euro
  • 2. Baosson Hagen 8.392,5 euro
  • 3. Pinotxo V 4.196,25 euro
  • 4. Perro Patxon 839,25 euro
  • 5. Julen y Ali 839,25 euro
  • 6. Boasson Hagen II. 839,25 euro
  • 7. Hatz 839,25 euro
  • 8. Galtzagorri 839,25 euro
  • 9. Ylenia 839,25 euro
  • 10. Erla 839,25 euro

Iban Velasco Euskaltel Euskadiko txirrindularia eta Markel Irizar Team Radioshack taldeko txirrindulariak sari banaketa ekitaldian izan ziren.

Espainiako Vueltako porra

Hasiera batean zalantzan egon bazen ere, Espainiako Vueltako porra azkenean egingo dute Monten. Abuztuaren 20an hasiko da Vuelta eta porra abuztuaren 21ean egin ahal izango da, orain arteko sistema jarraituz.

Datorren urtean aldaketak

Datorren urteari begira, Davilak aurreratu du aldaketak egingo dituztela porran izena emateko moduan. Izan ere, internet bidez egiteko aukera dago orain, baina horrek arazo asko sortzen ditu jendeak "edozein modutan" egiten dituelako izenemateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak