Euskal Industria Politika ereduaren inguruan jardun da gaur Juan Garayar Garaia Berrikuntza Gunean. Euskal Autonomia Erkidegoak autonomia lortu zuenetik, gaur egunera arteko industriaren inguruko hausnarketa egin du. Pasatako krisiak eta horiei emandako erantzunak aztertu ditu. Amaieran, esan du Euskadi egun krisitik irteterako orduan eredu dela.
Esan du Euskal Autonomia Erkidegoko egungo datuak oso onak direla, Espainiarekin alderatuta. Gure langabezia datuak azpimarratu ditu, horrela, Espainian langabezia tasa %8aren azpitik bi probintziak bakarrik dutela adierazi du, eta horiek Gipuzkoa eta Araba direla. Horretaz gain, gogorarazi du, 2000. urtea baino lehen langabezia tasa beti egon izan zela %12aren gainetik Euskadin eta 93ko krisi garaian langabezia tasa %24,4koa zela.
Hala ere, esan du zailtasunak oraindik ez direla gainditu eta Europak ez duela une goxoa bizi. Baina garapen indizea krisiaren aurretik genuenaren parekoa dela adierazi du eta gaineratu industria bide onetik doala.
Garapena, berrikuntza eta ikerkuntza
Etorkizunera begira jarraitu beharreko bidea zein den galdetuta, Garayarrek argi du: lana. Baina une honetan behar duguna egokitutako industria berri dela esan du. Gaineratu du industria zientifikoa behar dugula eta bere oinarri nagusiak izan behar dira internazionalizazioa eta berrikuntza. Funtsezkotzat jo du industriek unean unera egokitzeko politikak garatzea eta garrantzitsua ikusten du gazteak oinarri horietan heztea.