II. AKE Padel txapelketako finalak jokatu dira

Irati Goitia 2011ko uztailaren 26a

Asteburu honetan AKE TENIS Elkarteak antolatutako II. AKE Padel txapelketako partiduak jokatu dira. Antolatzaileak pozik agertu dira, ligaxkan zein finaletan parekotasun handia egon delako.

Gizonezkoen txapelketan Luis Heriz eta Pedro Jauregi izan dira irabazleak. Iban Maso eta Josu Mondragonek osatutako bikoteari aurre egin behar izan zioten finalean. Partidu orekatu eta estua izan zen.

Hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu dira eta Txema Lopez eta Josu Onandia bikoteak eraman du garaikurra, Luis Mari Uribesalgo eta Ramon Azkarateri irabazi ostean.
 
Txapelketa Mistoan Juan Luis Etxaniz eta Amaia Zabaleta izan dira irabazleak. Finala Fernando Okina eta Anabel Mondragon bikoteari irabazi zieten. Etxaniz eta Zabaleta bigarren urtez jarraian  izan dira irabazle bikote mistoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak