Maala Errabaleko jaietan denendako ekintzak izan dira

Maider Arregi 2011ko uztailaren 24a

Dagoeneko errotuta dauden festak dira Maala Errabalekoak.  Ohi duten moduan, adin tarte guztiendako ekintzez gozatzeko aukera izan dute aurten ere. Aurten 60 lagun inguru batu dira auzo afarian eta  menestra eta oilaskoa dastatzeko aukera izan dute jai giro ezin hobean murgilduta.

Auzoko gaztetxoenek, jokoak egin zituzten zapatu arratsaldean. Zaku lasterketan dena emanda bat baino gehiago ia-ia hegan ere ikusi genuen metara iristeko. Borobiltzeko, txokolatada ederraz gozatu zuten, eguraldi freskoak horretarako lagundu du-eta.
Erromeriarekin festa nagusi
Afarian ia 60 auzotar batu ziren. Umore ona eta jai giroan murgilduta, badaezpada, aterpean batu ziren. Baina, eguraldiak ateri eutsi zion eta trikitixa eta pandero doinuen erritmora, gaztetxo zein heldu, denak elkarrekin dantzara animatu ziren. Domekan, auzoko hildakoen omenez, meza izan zen; ostean, jubilatuendako luntxa izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak