Astean egin dute Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeko lagunek Arrasateko Hiper-Eroskin dagoen bidezko merkataritzako dendan jarduteko prest dauden boluntarioekin batzarra. Harremanekoak gustura dira deialdiak izan duen harrerarekin: debagoieneko hogei bat lagunek eman dute dagoeneko izena, adin eta perfil anitzekoak. Hala ere, dendari lanetan jardun gura dutenen boluntarioen zerrenda zabalik dago. Harremenetarako honako bideak dituzue: 605 72 05 31 edo harreman.ong@gmail.com.
Xehetasunetarako entzun jarraian duzuen elkarrizketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.