Gaur hasi dira Maalako Errabaleko jaiak

Asier Alkorta 2011ko uztailaren 22a

08:00etan, etxafleruekin, hasi da auzoan jaia. Goiza lasai pasatu eta gero, 16:30ean umeentzako jolasak eta txokolatada egingo dira eta 19:00etan txikiteoa. Ostean etorriko dira afaria eta musika. Afaltzeko 55 lagun inguru elkartuko direla esan dute auzotarrek.

"Zazpi lagun inguru ibiltzen gara prestaketa lanetan. Besteak beste, laguntzak lortu eta musikariak lotzen ibiltzen gara. Gauza txiki asko lotu behar izaten dira", dio jaietako antolakuntza lanetan ibiltzen den Koldo Balantzategi Maalako Errabaleko auzotarrak.

Jaia "xumea" izaten dela dio, herrikoia. "Baina hortxe dago xarma".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak