Izarrak, artistak, biziak, giro ona jartzeko taldea... Horrela aurkezten dute jarraitzaileek La Banda del Pepo taldea.
Valentziako eta Murtziako zazpi musikarik osatzen dute taldea eta publikoa dantzan jartzeko musika egiten dute.
Mediterraneo aldeko giroa bertora ekarriz, taldeak instrumentu asko erabiliz egin duten Tanto por hacer azken lana aurkeztuko du barikuan.
Yaima Orozco
La Banda del Pepok ez bezala, Yaima Orozco Kubako bakarlariak musika doinu lasaiak eskainiko ditu Monterronen.
Kuban ospe handia lortu duen abeslaria da eta estilo ezberdineko abestiak egiten ditu. Bere kontzertua ikusi dutenak gustura sentitu direla esan dute.
2009an aurkeztu eta gero, orain, errepertorio berri batekin dator bertora. Besteak beste, Orozcoren musikak Liubia Maria Hevia, Maria Teresa Vera eta Pablo Milanes musikarien eragina duela diote.
Beraz, bi taldeek estilo ezberdineko eskaintza dakarte bertora eta batean eta bestean, ondo pasatu eta gozatzeko aukera egongo da, seguru.