"Orain arte Arrasaterekin zerikusia zuten obrak egiten genituen baina konturatu gara horrek mugatu egiten gaituela eta ondorioz, oraingoan, beste modu bateko lana egingo dugu", esan dute taldeko kideek. Dagoeneko antzerki taldeak obra berriaren gidoia eskuartean badu ere, ez dute nahi gidoiaren xehetasunak aireratu. Baina lana "ona eta misteriotsua" dela aurreratu dute. Obran parte hartu nahi dutenak taldekoekin harremanetan jarri beharko dira (688 645 085).