Musika freskoa egiten dute, eta nabarmendu dute gutxi entzuten diren abestiak eskaintzen dituztela. Hainbat instrumenturen laguntza izaten dute abestiak interpretatzerako orduan; baina, eurei gehien gustatzen zaiena da ahotsarekin jolas egitea. Hori da Sobrelamarcha taldeko neskendako instrumentu gogokoena. Bada, ahots berriak entzuteko aukera paregabea egongo da bihar.
2007an estreinatu ziren
Hasierako taldea sei emakumek sortu zuten: "Nahikoa osagai genuela erabaki genuen eta entseatzen hasi ginen", azaldu dute euren webgunean. 2007an eskaini zuten lehenengo kontzertua La gaviota hondartzan. Ordutik, hainbat hoteletan eskaini dute euren musika, eta elkarteei laguntzeko jaialdietan ere izan dira behin baino gehiagotan. Taldearen une gorena 2010a izan zen: Lanzaroteko Cabildoak Ironman lehiaketako sari banaketa ekitaldian parte hartzeko deitu zien.
Gitarrak, baxua, teklatua, bateria... dira taldearen osagaiak; eta, eskaintzen dituzte, besteak beste, Amy Winehouse, Tina Turner, Katy Perry, Manolo García eta Rosendoren abestiak.