Dantza eta doinu karibearrak Amaia antzokiko folklore jaialdian

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 20a

Monterronen egitekoa zen eguenean folklore jaialdia, baina, biharko eguraldi nahasia, zakarra eta hotza iragarri dutenez, jaialdi hori Amaia antzokian egitea erabaki du Arrasateko Udalak. Ordua, hasieran iragarritakoa: 22:30. Eta, sarrerak, doan. Martinika uharteko Tifermasc Ballet Folklorique eta Arrasateko Lore Gazteak izango dira taula gainean. Arrasateko Nazioarteko Folklore jaialdiaren barruan antolatzen den jaialdia da.

1991an sortutako taldea da Timerfasc. Les Trois-llets herrian. Eta jende gaztez, dantzari gatez, osatua da, batik bat. 9 eta 20 urte arteko 25 lagunek osatzen dute taldea. Dantzariez gain, orkestratxoa ere badute: danborrak, haizezko instrumentuak, bateria, pianoa eta gitarra baxua.

1998 urtetik Jean-Claude Lamorandiere koreografoa da irakaslea.

Karibeko erritmo, doinu eta dantza tradizionalekin disfutatzeko aukera izango da, hortaz.

Baina, karibear uharteetako dantzez gain, esan bezala, etxekoekin ere disfrutatu ahal izango dute Amaia antzokira hurbiltzen direnek. Lore Gazteak taldeak euskal dantzak ekarriko ditu agertokira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak