Amaia Larrañaga: "Goizetan udaletxeko lanak eta arratsaldetan Batzar Nagusietakoak egiteko asmoa dut"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko uztailaren 20a

Eskarmentua du Amaia Larañaga arrasatearrak Udaletxean eta baita Batzar Nagusietan ere: Arrasateko Udalean hirugarren agintaldia du aurtengoa; 2003-2007 bitartean jardun zuen batzarkide moduan.

Udalean Ongizate eta Hezkuntza sailak kudeatuko ditu; eta Aldundian, Larrañagak berak aukeratutako Gizarte Politika Batzordean jardungo du eta baita egokitu zaizkion Migrazioa batzorde berrian eta Ogasunean ere, Larrañagak Kirol eta Kultura arloak aukeratu bazituen ere. Arrasate Irratian egin diote elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak