Hizkuntzari dagokionez, eskatzaileek gutxienez euskarako hirugarren maila eduki beharko dute.
Probetara aurkezteko, interesatuek Udaleko erregistro orokorrean edo udal wegbunean izena eman beharko dute, hilaren 26a baino lehen.
Proba teorikoa eta praktikoa irailaren 6an egingo dira, Musakolako kiroldegian, 09:30ean.
Hautaketa prozesuan AUKEAko kudeatzaileak, Udaleko euskara teknikariak eta sindikatuetako ordezkariek parte hartuko dute.