Instalazio horiek 300 m2 erabilgarri baino gehiago dituzte, eta bi gunetan daude banatuta, bakoitza formakuntza-diziplina baterako: formakuntza teorikorako ikasgela eta praktikak eta konponketak egiteko tailerra.
Ikasgelak 25 lagun har ditzake eta baliabide tekniko guztiak ditu ikasgai teorikoak emateko. Eskola teorikoez gain, on-line eskolak ere jasotzen dituzte ikasleek. Horrela, teknikari berriak teknologia berriak erabiltzera animatzen dituzte.
Tailerrean, ikasgelan ikasitakoak praktikara eramaten dituzte. Etxetresna askorendako lekua du, eta praktikak egiteko espazio handia. Lau gunetan banatuta dago, produktuaren arabera: Garbiketa, Hotza, Sukaldatzea eta Konforta.