Omer Arregi: "Gizartea antolatzeko politika da, nire ustez, bidea"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko uztailaren 19a

Arrasateko Udaleko Hirigintza saileko batzordeburua da Arregi arrasatearra. Ingeneritza ikasketak ditu eta, egun, Oñatiko Ulma lantegian jarduten du lanean; baina dagoeneko, politikari moduan ere badiardu, egunero joaten da udaletxera, besteak beste, herritarrek egindako obra-eskaerei baimena eman edo sinatzera.

Hirigintza kontuetan adituak direnekin berba eginda, Arregik berak proposatu zien alderdiko kideei sail horretan jardutea. Herritarren partaidetza bultzatzea ezinbestekoa ikusten du Hirigintza sailean ere bai. Aisialdian, besteak beste: kirola egitea, irakurtzea eta furgonetan irteerak egitea ditu gustuko. Arrasate Irratian egin diote elkarrizketa, jarraian duzue elkarrizketa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak