Eguraldiak ez zien larregi lagundu, nahasi samarra izan zutelako, baina hori gutxienekoa izan zen. Goizeko 7:30ean atera ziren Mondragoetik, Garibaitik, eta 8:45erako Plentzian zeuden. Handik Galeako muturrerainoko ibilaldia egin zuten lehenbizi. Paraje zoragarria inondik inora.
Kontatu digutenez, bidean hamarretakoa egin zuten, Sopelan, hain justu ere.
Galean, gaztelua eta haize-errota ikusi zituzten, Algortako hondartzak eta portua zeharkatu zituzten eta Areetan amaitu zuten ibilbidea, Bizkaiko zubian. Egun pasa ederra egin ostean, 20:00etarako itzuli ziren berriro ere herrira.
Hemen ibilaldiko argazki batzuk:

Galeako muturrean.

Algortako portu zaharrean.

Getxoko hondartzako irudi bat.