Jon Ander Juldain, Iturbideko gerentearen esanetan, gustura dira egoitzan egindako berrikuntzekin eta egoitzak hartu duen itxura berriarekin. Aldaketa nagusia, beheko solairuan izan da, hau da, lehenago Abaroa zegoen tokian, orain: harrera, bulegoak, ilepaindegiaa, egongela eta oraindik guztiz bukatu gabe dagoen gimnasioa kokatu dituzte. Horrez gainera, bi gela berri ere egin dituzte; orain, bada, 104 egoiliarrentzako lekua dago Iturbiden.
Aipatutako berrikuntza nagusiez gainera, iturgin lanak eta larrialdietako eskailera edo irteera egiteko ere aprobetxatu dute. Egoitzaren barrukaldea atondu edo txukundu ere egin dutela gaineratu du Juldainek: dute; hala nola, hormak margotu eta guneen kokakera adierazten duten kartel edo seinaleak ere jarri dituzte.
Obrak 2008ko urrian hasi zituzten, beraz, 2 urte eta erdian trabak izan badira ere; orain, erabiltzaileak, egoiliarrak zein senitatekoak, langileak eta baita udal ordezkariak ere gustura dira Iturbideren aurpegi berriarekin. Etapa berria, bada, ofizialki egunean hasiko da, udal ordezkari berriek parte hartuko duten inaugurazio ekitaldiarekin.