Alde batetik, segurtasun neurriak gogortu dituzte lapurreta gehiago gerta ez dadin. Bestalde, lokalen kanpoaldea koloreztatzea nahi dute. Hori horrela, Depos elkartekoek graffiti jaia antolatu dute datorren uztailaren 20 eta 21 egunen bitartean. Jaia eguazten eguerdian hasiko da eta eguen arratsalde-gabera arte luzatuko da.
Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, lokalak margotzeko pinturak eta pintzelak egongo dira, baina beste materialen bat behar duenak etxetik eraman beharko du. Horrez gain, pintxoak jarriko dituzte bertaratutakoen esku eta musikak jaia girotuko du.
Antolatzaileek inguruko graffiti egile, margolari eta orokorrean herritar guztiak animatu nahi dituzte graffiti jaian parte-hartzera. Beraz, animatu eta sortu!