Aritz Gordo Debagoieneko onena squashean

Mirari Altube Arrese 2011ko uztailaren 18a

Debagoieneko squash txapelketa jokatu zuten zapatuan, hilak 16, Arrasaten, eta 17 jokalarik jardun zuten norgehiagoka estuan. Lehen txanda gainditutako bi jokalariak koadro nagusirako sailkatu ziren, eta gainerakoek kontsolaziokoa jokatu zuten; hor, Ricardo Vicente izan zen garaile. Final nagusia, ostera, Aritz Gordok eta Igor Ansoategik jokatu zuten eta Gordo nagusitu zen (2-0), Debagoieneko txapela lortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak