Egubakoitz arratsaldean banderaren igoerarekin hasi zituzten jaiak, eta txokolate-jana eta pintxo-poteoa egin ostean, gauean kabaret ikuskizuna izan zuten. Kabaret doinuekin motorrak berotu ostean, goizeko ordu txikietara arte jarraitu zuen festak Santa Marinan.
Auzo bazkari arrakastatsua
Lo gutxi egin arren, zapatuan, ez zen biharamunik sentitu. Eguerdi an Flash txarangarekin dantza egin ostean, auzo bazkaria egin zuten. Aurtengo nobedadea horixe izan da; auzo alkatetzak bazkaria berreskuratzea erabaki zuen eta hemen ere erantzun zuten auzotarrek; 45 lagun elkartu ziren San Esteban del Puerton.
Zapatu gauean, berriz, rock kontzertuen txanda izan zen eta Eko D Bul auzotarrak animatzera jende dezente gerturatu zen. Domekan, bai, biharamona zen nagusi auzoan.