16 taldek eman dute izena gaur egingo den Zaldibarko 24 orduko futbito txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 15a

Gaur, uztailak 16, jokatuko da Zaldibarren 24 orduz luzatuko den futbito txapelketa. Eguaztenean itxi zuten izenemate-epea eta antolatzaileek jakinarazi berri dutenez, 16 taldek eman dute izena. Lau taldeko lau multzo izango dira eta, beraz, lehen fasean hiru partidu jokatuko ditu talde bakoitzak. 150 bat jokalarik hartuko dute parte eta sariak finalistendako bakarrik egongo dira. 09:30ean hasiko dira partiduak eta atzerapenik ezean, 03:00etan jokatuko da finala. Barra txiki bat egongo da jokalarien zein ikusleen egarria asetzeko.

Lehenengo fasean partidak 22 minutukuak izango dira eta hiru minutuko geldialdia izango da partiden artean. Bigarren fasean, berriz, partiduak 25 minutukoak izango dira eta bost minutuko deskantsua egongo da partiduen artien. Bigarren faseko norgehiagoketan berdinketarik balego, hiru penalti botako ditu talde bakoitzak berdinketa hori hausteko.

Bestalde, txapelketa osoan zehar bost falta onartuko dira eta hortik aurrera penalti bikoitza izango da.

Horra txapelketako taula:

24 orduak 2011

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak