Uztailaren 18tik aurrera autobus urbanoak bi geltoki berri izango ditu: Erguin auzoko Maitena kalean eta Jose Luis Iñarra kalean –hilerrira bideko azken etxeetan–. Zerbitzu berriarekin orduro lau autobus helduko dira geltoki berrietara, linea bakoitzeko bi autobus. Geltoki berriak jartzea aurreko agintaldiko udal gobernuaren azken erabakietako bat izan zen, izan ere, herriko periferiako auzotarrek hainbat alditan eskatu dute geltoki jartzea. Bada, astelehenetik aurrera euren beharrak asetuko ditu hiri autobusak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.