Cor Albada abesbatzaren kontzertua

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 14a

Domekan, hilaren 17an Kulturateko areto nagusian, 13:00etan egingo dute emanaldia. Kontzertua elkartruke baten bigarren saioa da: Goikobalu Gazte abesbatzako kideak ekainean egon ziren Katalunian emanaldia egiten, hango Euskal Etxeak eta Cor Albadak gonbidatuta. Elkatrukearen joaneko bisitan Goikobalu Gaztek egindako moduan, oraingoan Cor Albadak bakarrik abestuko du. 11 kantuz osatutako errepertorioa prestatu dute

Cor Albada gazte abesbatza Agrupacio Cor Madrigal barnean sortu zuten 1967an. Egun, 16-25 urte bitarteko 50 gaztek osatzen dute taldea. Arrasateko kontzertura 35 abeslari etorriko dira. Sorreratik hona hainbat zuzendari izan ditu. 2007-2008 ikasturtea ezkero Pablo Larraz da talderaren arduraduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak