Gaur, hilak 14, jarriko dira salgai Zarugaldeko jaietako afarirako txartelak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 14a

Abuztuaren 27an Zarugalde kaleko jaiak ospatuko dira berriro ere. 30 urte ingururen ostean, auzotar talde batek jaiak berreskuratu gura izan ditu eta bizilagunen artean inkesta txiki bat egin ostean erabaki dute jaiak antolatzea. Egitaraua oraindik ez dute erabat zehaztu baina afaria egingo dutela ziurra da. Izan ere, gaur bertan, uztailak 14, jarriko dituzte salgai txartelak, hilaren 24ra arte. Branka Tabernan eta Zarugalde garagardotegi ireki berrian egongo dira salgai, 15 euroren truke. Jai batzordeak dei egin die auzotarrei parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak