Soul doinuek girotuko dute Monterron parkea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 15a

Soula, edo bestela esanda musika beltza. Hori izango da gaur gauean, 22:30ean, Monterron parkera joango direnek izango dutena. Bartzelonatik etorrita, The Excitements taldeak musika beltzaren aldeko apustua egingo du.

Bartzelonak beti izan du musika beltzaren aldeko joera. Horregatik, ez da kasualitatea han sortu izana The Excitaments taldea. Koko Jean Davis da taldeko liderra eta abeslaria.

Arima zaildua duen taldea

Gainerako soul taldeetatik bereizten duena taldeak duen arima zaildua eta birtuosismo harrigarria da.
The Excitaments taldeak hainbat iturritatik edan du. Ike&Tina Turner, Etta Jamen, Otis Redding, James Brown... artisten eragina nabarmena da euren musikan. Hala ere, Bartzelonako taldea ez da kopia hutsa, euren bidea egin dute imitatzaile hutsak izan barik.

Abeslariaren ahots zoragarria

2010ean sortutako taldea da. Rhythm-and-blues eta soul-and-rock doinuak egiten dituzte. 50eko eta 60ko hamarkadako soinuak dituzte oinarri, betiere Koko Jean Davis taldeko abeslariaren ahots izugarriak lagunduta. Adituek diote azkenaldian entzun den ahotsik apartena dela Jean Davisena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak