Behean duzue jaietako egitaraua:

Zerrajerako etxe berrietako bizilagunek auzoko jaiak antolatu guran ibili ziren iaz eta froga moduan jai inprobisatu bat antolatu zuten. Bada, iazko arrakasta ikusita, egun baterako jaiak antolatzea pentsatu dute; bihar izango dira, uztailak 15. Afarirako txartelak agortu egin dira eta 100 auzotar bilduko dira mahaiaren bueltan. Ez da hasiera makala, ez horixe. Afariaz gain, besteak beste, mozorro festa egingo dute: txikienak mozorrotuta joan beharko dira eta helduek, berriz, txapel original bat jantzi beharko dute.
Behean duzue jaietako egitaraua:

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.