Santa Marina auzoko jaiak asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 13a

Uztailean ere jaiek ez dute etenik izango Arrasaten. Hori bai, festa giroak auzoetan hartzen du protagonismoa uztailean. Izan ere, jaiak izango dira Santa Marinan, Maalan eta Ferreriasen, besteak beste. Bada, asteburu honetan Santa Marina auzoko jaien txanda izango da. Egubakoitzetik domekara arte hamaika ekitaldi antolatu dituzte.

Auzoko alkateak auzotar guztien laguntasuna eskertu gura du: "Tabernariei antolatu dituzten ekitaldiengatik eta baita auzoko txarangari, urtero bezala kalejirengatik eta animazioengatik".

Hortxe duzue egitaraua. Santa Marinako auzotar batek jakinarazi duenez, akats txiki bat dago egitarauan: sokatira ez da zapatuan izango, domekan 19:00etan baizik.

santamainako jaiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak