Uztailaren 3tik 9ra Turkian egon dira Toki Argi erretiratu taldekoak. Santiago Larreak adierazi duenez, ederto ibili dira: "Dena oso ondo joan da, oso leku politak bisitatu ditugu. Aholkatzeko moduko bidaia da, zalantza barik". 34 lagun irten ziren eta Turkiako Estanbul, Ankara eta Capadocia hiriak bisitatu zituzten. Hamaika txoko bisitatzeaz gain, globo aerostatikoan bidaiatzeko aukera ere izan zuten, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.