Axperen atzetik sailkatu ziren Raquel Cosme (3,60 m) eta Minerva Caamaño (3,50 m).
Beste bi arrasatearrek ere hartu zuten parte txapelketan: Iñigo Uribarrenek jauzi hirukoitzean eta Eukene Dorronsorok 100 metroko eta 200 metroko lasterketan. Uribarrenek, 9. postuan amaitu zuen. 14,01 metroko jauzia egin zuen, bere marka onenetik urrun, 14,56koa dauka-eta. Dorronsoro ez zen finalera iritsi, ez 100 metrokoan ez eta 200ekoan. 100 metroko lasterketa lortu zuen 13,06 segundotan egitea; 200 metroak, ostera, 26,32 segundotan.
Hiru atletendako lehen urtea da junior mailan. Datorren asteburuan Euskadiko txapelketan izango dira Basaurin.
Argazkiak: Jonathan Perez.