Zamoratik Fisterrara bizikletan 50 neska-mutiko Arizmendirekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 11

Zamoratik Fisterrarako ibilbidea bizikletaz egingo dute Arizmendiko udalekuetan. Eguaztenean, uztailak 13, aterako dira Arrasatetik Zamoraraino. Bezperan kargatuko dituzte bizikletok. Uztailaren 21ean itzuliko dira Mondragoera. Guztira, 445 kilometro egingo dituzte 9 egunetan. Gauak, aterpe, kiroldegi eta kanpinetan igaroko dituzte. Azkeneko zikloan eta Batxilergoan, ikasleekin irteera bereziak antolatu ohi ditu Arizmendi ikastolak. 50 neska-mutiko abiatuko dira aurten, 10 monitorek lagunduta.

 Urtzi Amiano da Donejakue bidea Zamoratik Fisterrara egingo duten neska-mutiko taldearen arduraduna. Hauxe dio: "Biderik zaharrena egingo dugu, oso jende gutxik erabiltzen duena, sanabres bidea. Paraje oso aldakorrak ditu". Amianok aurreratu du Fisterran "sorpresa gogoangarria" izango dutela ikasleek.  

Honako hauxe da ibilbidea:

  • Uztailak 13: Granja de Moreruela-Santa Croya de Tera (48 kilometro).
  • Uztailak 14: Santa Croya de Tera-Puebla de Sanabria (69 kilometro).
  • Uztailak 15: Puebla de Sanabria-Laza (80 kilometro).
  • Uztailak 16: Laza-Ourense (56 kilometro).
  • Uztailak 17: Ourense-A Laxe (60 kilometro).
  • Uztailak 18: A Laxe-Outeiro (35 kilometro).
  • Uztailak 19: Outeiro-Santiago-Olveiroa(62 kilometro)
  • Uztailak 20: Olveiroa-Fisterra (35 kilometro). Eguerdian, autobusa Hartu eta Santiagora lo egitera).
  • Uztailak 21: Etxerako itzulera Galiziatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak