Egitaraua, honakoa: goizean, Beste bat! eta Iluntz taldeen arteko futbito partidua Iturripen, kalejira eta bazkaria elkarte baten. Arratsaldean, berriz, Biterin jarraituko du jaiak: puzgarriak, tailerrak eta kontzertuak. Bergarako Azkaiter Pelox eta Arrasateko Los Galerna taldeek joko dute. Iluntzean, 19:30ean, argazki erraldoia aterako dute Biterin bertan, egun berezia betikotzeko. Amaitzeko, gauean kontzertuak izango dira gaztetxean: Oñatiko Ez! eta Aramaioko El exterminio de la raza del mono taldeak.