Eguerdian, pozik zeuden antolatzaileak Kontsumo Jasangarriaren I. Azokak izandako harrerarekin. Askotariko 20 postu jarri zituzten han, hala nola, energia berriztagarrien enpresak, baserritar eta ekoizleak, eta artisauak. Horretaz gainera, bigarren eskuko objektuen saltzaileak, taberna ekologikoa eta enkante solidarioa ere bazeuden. Azken horretan, besteak beste, Peio Zabalak utzita, Jose Agustin Mendizabal fraideak asmatutako etxe barruko haize orratza enkatean hartzeko aukera zegoen. Azaroan jakinaraziko dira irabazleak.