Ikuskizun benetan indartsua da Karrikan. Propio kalean egiteko sortu eta hiru koreografiaz osatzen den ikuskizuna. Nekeaz jarduten du lehenego koreografiak. Bigarrenean, fandagoa da oinarri. Hirugarrena, aldiz, oreka berrezarri nahi duten lau gizonezkoen arteko errituala da. Gerra sinbolo bat, bakea eraikitzeko.
Arrasateko plazan herritar mordoa bildu zen ikuskizuna ikustera. Batzuk propio hura ikustera joan zirenak, eta beste asko eta asko, ustekabean harrapatu eta bertan gelditu zirenak.