Parisera joateko aukera Abaroari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 8a

Abaroa erretiratu elkarteak irteera berezia prestatu du urriaren 10etik 16ra bitartean. Parisera joango dira, eta sei egunetan zehar gure erretiratuek ez dute aspertzeko astirik izango. Izan ere, egitarau zabala prestatu dute Frantziako hiriburuko toki esanguratsuenak ezagutzeko.

Izena ematen duen erretiratu bakoitzak 760 euro ordaindu beharko du eta prezio horren barruan honakoa sartuko da: Arrasatetik joaneko eta itzulerako bidaia erosotasun guztiak dituen autobusean, sei gau hiru izarreko hotel baten, egonaldian zehar Parisko jatetxeetan egingo diren bazkariak, bidaian zehar egingo diren bi bazkari, Louvre museorako sarrera, Sena ibaian zehar Bateau Mouche-an egingo den paseoa, Versallesko jauregirako sarrera, Ruan katedralerako sarrera, Chambord gaztelurako sarrera, istripuetarako unean bertan jasotzeko asistentzia-asegurua eta gauero pertsona bakoitzari emango zaion 30 euroko gehiagarria. Hala, sei irteera egingo dituzte, egonaldiak iraungo duen egun bakoitzeko bat; sei egunetan hamaika txoko bisitatuko dituzte, beraz.

Izenematea, uztailaren 18tik abuztuaren 5era arte

Bazkideendako izenematea uztailaren 18an irekiko da, abuztuaren 5era arte. Abaroako bazkide ez direnek ere denbora tarte horretan eman beharko dute izena baina ez dute toki finkorik izango uztailaren 27ra arte. Autobuseko lekuak izenematearen ordenaren arabera beteko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak