Lamarain arrasatearra da jaiotzez, baina Gasteizen bizi da gaur egun. PPko zinegotzia da Arrasateko Udalean. Adierazi digunez, biak, Udala eta Batzar Nagusiak, bateratuko ditu aurrerantzean. Goizez, Arabako Batzar Nagusietako lana egingo du eta, arratsaldez, Arrasateko Udalekoa. Lamarain pozik eta ilusio handiarekin azaldu da, lan berriagatik eta baita Javier de Andres izendatu izanagatik Arabako ahaldun nagusi. Honenbestez, Arabako batzar nagusietan bi debagoiendar izango dira agintaldi honetan, Lamarainez gain, Iñaki Nafarrate (EAJ) aramaioarra.