EkoBira azokarekin bultzatu nahi da jendeak ingurumenari kalte ahalik eta gutxien egingo dioten produktu eta zerbitzu ekologikoak kontsumitzea.
Hala, Biterin egingo den azokan ikusgai egongo dira: produktu ekologikoak, artisauek eginiko lanak eta material birziklagarriekin egindako produktuak. Adibidez, Emaus-ek egiten duen Sin Desperdicio markako poltsak ikusteko aukera izango da, Ekitermik enpresak jarriko duen postua bisitatu ahal izango da eta Leintz Gatzagak jarriko duen tamaina handiko gatz ustiapenaren maketa ere ikusi ahal izango da.
Gastronomiak ere izango du bere garrantzia, izan ere, erroskilak egiteko metodo tradizionala ikasteko aukera egongo da, besteak beste. Txikienei zuzendutako tailerrak eta enkate berezi bat ere egingo dira. Azokak goizeko 11:00etan irekiko ditu ateak.