Velascori ebakuntza egingo diote gaur Bilbon

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 8a

Iban Velasco Euskal Herrian da eta gaur egingo diote ebakuntza Bilboko San Sebastian klinikan. Velascok eskumako lepauztaia apurtuta dauka. Atzo heldu zen Frantziatik, Saint-Malotik, Bilbora. San Sebastian Klinikan egin zioten lehen azterketa eta medikuek erabaki zuten lehenbailehen ebakuntza egitea. Velascok gaua Bilbon igaro du eta, esan bezala, gaur egingo diote ebakuntza. Txirrindulari mondragoetarra Tourreko bosgarren etapan erori eta lepauztaia hautsi zuen, helmugara heltzeko 16 kilometro geratzen zirenean. Velascok etapa amaitu zuen, baina berehala esan zioten lepauztaia apurtuta zeukala eta Tourra laga behar izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak