San Fermin eguna da gaur: Txatxilipurdiko udaleku irekietan parte hartzen duten umeendako egun seinalatua. Aurten 250 bat haur irten dira Iturriotz kaletik, zuriz jantzita eta zapi gorriarekin. Bi entzierro egin dira: lehena 3 eta 6 urte artekoendako eta bigarrena 6 eta 10 urte artekoendako. Haurrek gustura egin dute korrika; batzuk zezenetatik gertu ibili dira; beste batzuk, berriz, ahalik eta azkarren osatu dute ibilbidea, zezenak ikusi ere egin barik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.