"San Fermin sakratua da guretako, oso ondo pasatu dugu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 7a

San Ferminetan ederto ibili dira aurten ere Arrasateko gaiteroak. Duela 30 bat urte jaiotako ohiturari eutsiz, uztailaren 6ko hitzorduarekin bat egin zuten atzo ere: "Sakratua da guretako", dio Igor Gonzalez gaiteroak. "Oso-oso ondo pasatu genuen, lehen unetik azkenera arte; ondo aprobetxatutako eguna izan zen", adierazi du.

07:45ean irten ziren Arrasatetik eta Iruñeara 09:00etan heldu ziren, gosaltzeko lekua hartzeko: "Egun horretan lekua aurkitzea zaila izaten da". Bapo-bapo gosaldu behar –arraultzak, urdaiazpikoa, patatak, tomatea eta kafea–, egun luzea izaten da-eta. 

11:45ak arte denbora apur bat egin zuten Iruñeako alde zaharrean: Euskal Herriko beste hainbat lekutatik datozen gaiteroak agurtu, hitzegin, trago pare bat hartu. Eta gero, momenturik gorena: udaletxera txupinazoan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak