Beste 103 goi mailako injineru

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 7a

Iazko ikasturtean Goi mailako Heziketa zikloa amaitu zuten 103 ikasleri diplomak banatu dizkiete Arrasaten. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko fakultateko areto nagusian izan da ekitaldia.

Diplomak banatzeaz gain, musika izan da ekitaldiko protagonistetako bat. Hala, berbaldia eskaini du Ritxi Aizpuru Baga-Biga ekoizpen-etxeko musika-editoreak; horretaz gain, euskal musika-tresnen erakusketa ere jarri dute. Bestalde, Iñaki Plaza eta Jon Garmendia euskal musikariek eman diote amaiera ekitaldiari, kontzertu didaktiko batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak