Sukaldeko lanak Ulliren lan-zerrendan badaude ere, harrikoa egitea edota mahaia prestatzea gazteen ardura dela gaineratu du Ullik. Arrasate Irratian elkarrizketatu dute gaur, eguaztena, jarraian duzue kontatutakoak entzungai.
Txatxilipurdik Orion dituen udalekuetako sukaldaria da Itziar Ulli, azkeneko 3 urteetan moduan. Udalekuen atzekaldea ondo baino hobeto ezagutzen du, bada, ez bakarrik sukaldetik, harreman zuzena du-eta han dauden gazteekin. Egunero menu osasuntsua prestatzen duela dio; horretarako egunean dituzten ekintzak hartzen ditu kontuan eta baita gazteen eskaerak ere.
Sukaldeko lanak Ulliren lan-zerrendan badaude ere, harrikoa egitea edota mahaia prestatzea gazteen ardura dela gaineratu du Ullik. Arrasate Irratian elkarrizketatu dute gaur, eguaztena, jarraian duzue kontatutakoak entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.