Datorren asteburuan egingo dute 24 orduko Zaldibarko Txapelketa

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 6a

Uztailaren 16an egingo dute 24 orduko Zaldibarko Txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena. Hala, uztailaren 13an amaituko da izena emateko azken eguna.

Zaldibarko Txapelketan jokatu ahal izateko talde bakoitzat 50 euro ordaindu beharko ditu, eta, horretarako, posta elektronikoz edota 634 447 592 telefono zenbakira deituta. Txapelketa geroago eta indar handiagoa hartzen dabil, iaz 20 taldek jokatu zuten, eta aurtengo helburua da zenbateko hori handitzea.

Antolatzaileek iragarri dutenez, arauei dagokienez urtean zehar egiten duten txapelketako berdinak izango dira, eta finalista guztientzako sariak egongo dira.  Informazio gehiago, Zaldibarko webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak