Uztailaren 11n hasiko dira Amaia antzokiko sarrera urbanizatzeko obrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 6a

Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehenean, hilak 11, hasiko dira Amaia antzokiko sarrera egokitzeko lanak. Uztailean zinema Monterron parkera eramango dela aprobetxatuz, antzokiko sarrerako eremu urbanoa berrituko dute. Zertarako? Bada, antzokia ageriago egon dadin eta bertaratzeko irisgarritasuna hobetzeko. Lanek bi hilabete eta erdi irautea aurreikusi du Udalak eta aldez aurretik barkamena eskatu dute ondorengo egunetan eta obrak iraun bitartean, Amaia inguruan sor daitezkeen eragozpen eta zaratengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak