Hasiera arrakastatsua izan du Txatxilipurdiren 'Freskura!' ekimenak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko uztailaren 5a

Joan den astean aurkeztu zuen Txatxilipurdik 'Freskura!' ekimena, euskara hutsezko irakurgaiez eta mahai jolasez igerilekuaren freskotasunean gozatzeko aukera ematen duena. Bada, astelehenean jarri zen martxan eta adierazi digutenez, jende askotxo hurbildu da igerilekuaren sarreran dagoen postura. Arrakasta horretan ezinbesteko laguntza da eguraldi ona, igerilekuak lepo bete dira-eta atzo eta gaur. Argazkiak hemen. 

Bertan izan garen minutuetan bi gaztetxo hurbildu dira lehenengo, mahai jolas bat bueltatzera. Eta minutu gutxira, gaztetxo koadrila bat hurbildu da. Eguraldi onak igerilekua jendez lepo bete du eta horrek, noski, asko lagundu du Txatxlipurdiren ekimen aitzindariaren arrakastan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak