Bihar, eguaztena, Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan Alvaro Arrizabalagarekin hitzordua dute goizeko 10.30etan, aurtengo indusketen azkeneko berriak jasotzeko.
Alvaro Arrizabalaga arkeologoak gidatutako lan-taldea Lezetxikin da ekainaren 23a geroztik; EHUko Gasteizko Historia fakultateko 18 ikaslek osatzen duten taldean, aurten bi arrasatear daude. Eroritako zapaiaren ondorioz, arazo batzuk dituztela aitortu duen arren, Arrizabalagak gaineratu du dagoeneko hainbat aurkikuntza egin dituztela: hartz hezurrak eta harrizko tresnak.
Bihar, eguaztena, Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan Alvaro Arrizabalagarekin hitzordua dute goizeko 10.30etan, aurtengo indusketen azkeneko berriak jasotzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.