"Espezialistak direla uste dugu, oso argi zuten zer eraman nahi zuten. Hau da, azkar saltzeko moduko erremintak lapurtu dituzte eta egoitzaren barruan lasaitasun osoz ibili ziren, eurendako balioa izan zezakeen guztia eramateko".
Salaketa jarri dute udaltzaingoan eta Etxabek adierazi duenez, espero dute galdutakoaren "erdia-edo" errekuperatzea: "Seguru bat badago baina dirua errekuperatzeko fakturak beharrezkoak dira, eta ez dugu erreminta guztien fakturak". Lapurreta jasan arren euren zaletasunarekin jarraitzeko "gogotsu" daudela adierazi du Etxabek: "Atzo bilera bat egin genuen elkarteko 25 bat kidek aurrerantzean zer egin erabakitzeko. Kaltea eragin arren argi dugu gure zaletasunarekin aurrera egingo dugula".