Lapurrak sartu dira ARTEren egoitzan

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko uztailaren 5a

Asteburuan izan da lapurreta. ARTEAren egoitza izateaz gain, SUDC elkarteak ere lokal bat du eraikin horretan, Nafarroa kalean.

Udaltzaingoak baieztatu moduan, asteburuan lapurrak sartu dira Nafarroa kalean (Ospitalean ondoan) ARTEAk duen egoitzan; SUDC elkarteak ere lokal bat du eraikin horretan.

Antza, astelehene goizean konturatu zen ARTEAko kide bat lapurretaz. Goizean atea zabaltzerakoan zerbait arraroa sumatu eta barrura sartzean ikusi zuen lapurreta egin zutela asteburuan.

Udaltzaingoak ez daki ze lapurtu edo zenbateko kalteak eragin dituzten lapurrek, baina baieztatu du egoitza hori erabitzen duten elkarteek denuntzia jarri dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak