Kosta ala kosta udaleku ibiltaria gaur hasiko da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko uztailaren 5a

Araban hasi eta Gipuzkoako hainbat txoko zeharkatuko dituen Kosta ala kosta Txatxilipurdiren udaleku ibiltaria gaur hasiko da. 14-16 urteko 19 gaztetxo eta 3 hezitzaile izango dira bertan. Bestalde, abian dira herriko aisialdi taldeak antolatutako beste hainbat aukera: atzo hasi ziren herrian burutuko dituzten udaleku irekiak; egubakoitzean, Oriokoak hasi ziren egubakoutrzean eta Bermeoko Almike auzokoak zapatuan.

Txatxilipurdik antolatutako udalekuei helduko diegu orain, aurreko astean Mirari Arando, udaleku irekietako koordinatzaileak kontatu zigun moduan, atzo hasi ziren herrian egingo dituzten udaleku irekiak. Hilaren 22ra arte bitartean, bada, 2 eta 10 urte bitarteko 259 haurrek eta 27 hezitzailek eta 6 praktikagilek hartuko dute parte.

Gaur, berriz, Araban hasi eta Gipuzkoako hainbat txoko zeharkatuko dituen Kosta ala kosta udaleku ibiltaria hasiko da. 14-16 urteko 19 gaztetxok eta 3 hezitzaile izango dira bertan.

Ez dira horietara mugatzen baina, Txatxilipurdik udarako antolatutakoak, dagoeneko klasiko bihurtu diren Orioko udalekuak ere hor daude. Aurten ere bi txanda izango dira: egubakoitzean, uztailaren 1ean hasi zen lehenengoa, uztailaren 11n amaituko da eta egunean bertan, batzuk etxera etorri orduko segidan, beste batzuk hartuko dute Oriorako bidea. Txanda bakoitzean, 12 eta 14 urte bitarteko 35 gazte eta 5 hezitzaile izango dira.

Hasita dauden beste udaleku batzuk, Bermeon dagoen Almike auzoan burutzen ari direnak dira; han, 10-12 urteko neska-mutikoak daude datorren domeka bitartean. Eta Oriokoetan moduan, Almiken ere bigarren txanda bat egingo dute uztailaren 10etik, 18ra bitartean. Txanda bakoitzerako, 20 gaztetxok eman dute izena.

Eta udaleku itxien aukerak borobiltzeko, Garaion udalekuak gehituko diogu Txatxilipurdiren eskaintza zabalari. Azken honetan, 18 gaztetxo eta 3 hezitzaile izango dira uztailaren 14tik 21era Otazako auzoko giro magikoan.

Aipatutakoez gainera, Udaixe programa ere badago; aukera hori orain artekoekin alderatuz, libreagoa da, hau da, gaztetxoek ez dute ekintza guztietan parte hartu beharrik; puntualki, norberak aukeratzen dituenetan bakarrik. Atzo adibidez, Lekunberriko Beigorri parkean izan ziren Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaleta 24 gaztetxo. Altuerari ezelako beldur barik, zuhaitzik zuhaitz plataformetan ibili ziren, oztopoak gainditzen eta ostean Betelu errekan hartu zuten bainua, ur-jauzi eta txirristetan jolastu eta eguzkia hartzeko aukera ere izan zuten.

Udaixe programako hurrengo ekintza, gaur da, Orienting lasterketa deritzona, goizeko 10:30etan abiatu dira Garibatik Urkulurako bidea hartuaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak