1880 euro batu zituzten domekan esklerosi anizkoitzaren alde

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko uztailaren 4a

Bederatzigarren aldiz egin zuten domekan, Musakolako kiroldegian Esklerosi anizkoitza gaitzaren aldeko "Bustii Zaitez" kanpaina. Antolatzaileak gustura dira lortutako 1880 euroekin eta Ademgi elkartearen esanetan, hori guztia erabiliko dute, Euskal Herriko beste hainbat txokotan batutako diruarekin batera, errehabilitazio zerbitzuak aurera eramateko. Antolatzaileek eskertu gura izan dute kanpainan lagundu duten guztiei, bereziki, Arrasateko Toki-Argi egoitzako boluntarioei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak