Bestalde, Gipuzkoako batzar Nagusietako batzarkideek ere elkaretaratzea egin dute gaur goizean salatzeko Hernaniko hilketa hori eta Txaro Roman de la Fuenteren alabari egindako erasoa ere salatzeko. Ustez, Romanen bikotekidea da hiltzaile eta erasotzailea. Batzarkideen bozeramaileek eta ahaldun nagusiak egin dute elkarretaratzea Batzar Nagusien egoitzaren aurrean.
Hilketa shori salatzeko gaur, astelehena, arratsaldeko 8retan Hernaniko Udalak antolatu duen elkarretaratzean parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Gobernuko bi diputatuk: Ander Rodriguez (Politika Soziala) eta Garbiñe Errekondo (Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa).