Hauxe da plana: Hamarretakoa Haron, bertako erretiratuen elkartean. Ondoren, Guardiako La Hoya herrixka zeltaren aztarnak ikustera bisita. Ostean, Guardia herrira bisita. Bazkaria, Huerta Vieja jatetxean, Guardian bertan. Ondoren itzulera. Bi autobus antolatuko dituzte eta lekurik soberan geratuko balitz, Arrasateko beste erretiratuen elkartekoek ere aukera izango lukete izena emateko.